Sektore publikoaren eta sektore pribatuaren arteko sinergiak

Urtebete baino gehiago da FESABID lanean ari dela sektore publikoa eta pribatua lotze aldera. FESABID klusterra eratuta, lanerako eta harremanak izateko eremuak sortu dira informazioaren eta dokumentazioaren arloko erakunde publikoen artean: liburutegiak, mediatekak, artxibategiak, dokumentazio-zentroak eta museoak (GLAM); baita haiei lotutako industriak ere, hala nola argitaletxeak, eduki digitalen kudeaketa, edota GLAMei nahiz informazioaren eta dokumentazioaren profesionalei beren jarduera profesionala egiteko aukera ematen dieten beste zerbitzu batzuk eskaintzen dituztenak.

 

Orain, inoiz baino gehiago, agerikoa da elkarrekin lan egin behar dutela sektore publikoak eta pribatuak, eta esfortzuak batu beharrean daudela. Berrikuntza eta modernizazioa hobetu eta bilakaera digitalean aurrera egiteko, maiz egiten da elkarlana beste sektore batzuetan, hala nola segurtasunaren eta garraioaren arloetan, lan-esperientzia bateratuak eginez. Esperientzia eta arrakasta-kasu horiek aurkeztu nahi ditugu informazio eta dokumentazioaren sektorean, hau da, bilakaera digitalari egindako ekarpen horiek ezagutarazi nahi ditugu informazioaren kudeaketa profesionaletik.

 

Itzuli programara