Liburutegiak eta artxiboak bilakaera digitalean

Testuinguru sozial, politiko eta ekonomikoa gure gizartea eraldatzen ari da, eta, horrela, kultura parte-hartzaileagoa, irekiagoa, multikanalekoa eta digitala sortzen ari da, non berrerabilera bultzatzen baita. Liburutegiek eta artxiboek, agente sozialak diren aldetik, herritarren exijentzietara egokitu beharra dute: parte-hartze handiagoa izan behar dute gai publikoetan, gardentasunez jardun behar dute kudeaketa publikoan, eta datuak ireki eta berrerabili behar dituzte informazio-zerbitzuen balioa hobeki azaltzeko eta gizarteari itzultzeko haietan egiten duen inbertsioaren zati bat.

 

Orain arte, datuak oso adierazgarriak dira berez. Liburutegiak eta artxiboak aberatsak badira ere egituratutako datuetan (katalogoetan, adibidez), liburutegi gehienak ez dira egoten datu irekien ekimenetan, eta ez dira parte hartzen ari herritarren parte-hartzeari buruzko agenda politikoetan. Informazio-zerbitzuek erronka bat dute: analizatzea nola joka dezaketen eginkizun nabarmen bat behar sozial horien aurrean, eta, horretarako, haien zerbitzuak hobekien azaltzen dituzten datuak identifikatu behar dituzte, baita gizartera zabaldu ditzaketen horiek ere, ezagutza eta aberastasuna lortze aldera.

 

Bestalde, gero eta mugikorragoa den gizarte batek kontsumo kulturala ere eraldatu du, eta beharrezkoa da berrikuntza lantzea zerbitzuak kontsumo-behar berrietara egokiturik emateko. 

 

 

Hona hemen saioek lortu nahi dituzten helburuak:

  • Joera sozial berriak transmititzea, liburutegiek parte-hartzeko eta ekarpenak egiteko modukoak.
  • Eragitea hausnarketa bat bertaratutakoengan: liburutegiek eta artxiboek errealitate horretan izan dezaketen eginkizuna eta parte-hartzea.
  • Bertaratutakoei ikusaraztea liburutegien eta artxiboen datuen berrerabilpenari buruzko kasu errealak.

Itzuli programara