PROGRAMA IZEN-EMATEAK ENPRESAK ANTOLAKUNTZA INFORMAZIO ERABILGARRIA SOCIAL
#JEID17
Profesionalen arteko sinergiak eraldaketa digitalerako
Informazioa eta dokumentazioaren teknologien erabilpen zabalak, eraldaketa digitalaren prozesu geldiezina ekarri du gaur egungo gizartera. Lan konplexua da produktu eta zerbitzuen digitalizazioak modelo berrien sorrera eta antolakuntza aldaketak ekarri dituelako.
Informazioa eta dokumentazioaren alorrean, eraldaketa hau zenbait kasutan nabaria da: informazioa eta edukien sorkuntzan; hauen kontsumo eta erabilpenean; hauen salerosketa eta erabilgarritasunean; zerbitzuak emateko moduan; irisgarritasuna eta informazio horretarako sarbidearen bermean. Egoera berri honek ateak ireki dizkio lankidetzari, integrazioari eta bertze lanbide edo/eta sektoreekin elkarlanean aritzeari.
FESABIDek Jardunaldi formatu berria proposatzen du: bertaratutako profesional desberdinen artean identifikatu, aztertu eta hausnartu dadila eraldaketa digitala bultzatzerako orduan elkarlanean aritzearen beharraz.
ARDATZAK
- Sinergiak sektore publikoa eta sektore pribatuaren artean
- Liburutegiak eta artxiboak eraldaketa digitalean
- Narratiba digitala: transmedia narrazioa eta hedabide sozialak
- Abiarazi eraldaketa digitala
NOLA
Osoko batzar eta solasaldiak / Mahai-inguruak / Tailerrak / Arrakasta kasuak / Eragileekin topaketak / Enpresekin hitzorduak / Eztabaidak / Trukeak / Harremanak
Parte hartu nahi?
Jardunaldietan izena emanez Bi egunetarako izen emateak afaria barne, 50€ |
Jardunaldien babesle bezala Tokia Networking Gunean, DOCUMATen edo babesteko bertze aukerak |
Zure posterra aukeztuz |
Antolakuntzan lagunduz Boluntario bezala kongresu egunetan zehar edo aldez aurretik antolakuntzan |